Amara kaleko bizilagunek protesta egin dute San Bartolomeko lanen aurrean
Goizeko 8etan Amara kaleko hainbat bizilagun Lizarra kalean elkartu dira, San Bartolomeko lanetara sartzen diren kamioiei bidea mozteko. Duela bi aste, Amara kalearen bukaeran horma bat eraikitzen hasi ziren, eta auzotarrek salatu zuten adosturikoa baino altuera handiagoa zuela.
Udalarekin harremanetan jarri ziren, Hirigintza eta Obra eta Proiektuen sailarekin, idatzi bat ere aurkeztu zuten udaletxean eta alkatearekin bilera bat egiteko eskaera egin zuten. Ordea, ez dute udalaren erantzun zehatzik jaso.
Amara Bai auzo elkarteak bat egin du bizilagunen protesta eta eskaerekin. Horrela ere, San Bartolomeko lanak egiten ari direnek horma eraikitzen jarraitzen dute.