Hauteskunde osteko bozeramaileen lehen bilera egin dute
Hilaren 15ean egingo da alkatea aukeratzeko udalbatzarra, 10:30ean
Donostiako Udala osatuko duten bost alderdien bozeramaileek bilera egin dute udaletxean. Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ostean, aurreneko aldiz elkartu dira Eneko Goia jarduneko alkatearen bulegoan. Goiarekin batera izan dira Reyes Carrere, Ernesto Gasco, Borja Senper eta Aitzole Araneta.
Ordubete inguruko bilera egin dute, eta udalaren antolakuntzari buruz aritu dira. Alkatea izendatzeko udalbatzarra hilaren 15ean egitea adostu dute, 10:30ean. Egun berean osatuko da Donostiako Udalbatza, 27 zinegotzirekin.