Woody Allen uztailean hasiko da filmatzen Donostian
Donostiako Zinemaldian girotutako komedia erromantikoa izango da Woody Allen zinemagile estatubatuarraren film berria. Uztailaren 10etik abuztuaren 23ra bitarte egingo dute filmaketa hirian. Allenen 51. film luzea izango da.
Bikote protagonista Cristoph Waltz eta Elena Anaya aktoreek osatzen dute, eta beste hainbat aktore ezagunek ere parte hartuko dute pelikulan: Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi Lopez eta Wally Shawn, besteak beste.
Filmaren izenburua argitu ez badute ere, istorioaren xehetasun batzuk aurreratu dituzte. Esan bezala, Zinemaldia izango du oinarri. Jaialdira datozen senar-emazte baten ibilerak kontatuko ditu pelikulak. Emazteak zinemagile frantziar bat ezagutuko du, eta senarra hiriko biztanle batetaz maiteminduko da.