Bake-Ekintza Antimilitarista taldeak elkarretaratzea egingo du larunbatean Loiolan
Bake-Ekintza Antimilitarista taldeak salatu du Loiolako kuarteletan ate irekien jardunaldia egingo dutela larunbatean, ekainaren 8an, Loiolako kuarteletan, “lur horiek herritarren beharrei erantzuna eman ahal izateko erabiltzea oztopatzen duten bitartean”. Horregatik, elkarretaratzea egingo dute antimilitaristek larunbatean bertan Loiolako Latsarien plazan, 11:30ean.
Talde antimilitaristaren arabera, Espainiako Defentsa Ministerioak kuartel berria eraikitzeako “100 milioi euroko gastua” bere gain hartzeko baldintza jarri zion Donostiako Udalari. Inguru horren etorkizuna hiritarren eta erakunde publikoen artean erabaki behar dela deritzote antimilitaristek, eta hori da larunbateko elkarretaratzean aldarrikatuko dutena.