Bang Bang Zinemak bosgarren denboraldiari bukaera emango dio
Ohikoa duen saio bikoitzarekin emango dio bukaera bosgarren denboraldiari Bang Bang Zinemak. Larunbat honetan Top Secret! eta Abierto Hasta el Amanecer filmak eskainiko dituzte Antzoki Zaharrean, 19:30ean. Sarrerak agortuta daude.
Film proiekzioen ondoren, festak jarraipena izango du Convent Garden aretoan. Festarako oraindik sarrerak geratzen dira eta helbide honetan eskura daitezke 10 euroren truke. 23:45ean hasiko da eta Antzoki Zaharrera joaten direnek izango dute aukera joateko.
Bang Bang Zinemaren bosgarren denboraldian ezagunak diren film asko eskaini dituzte: Desafio Total, El Exorcista, Corazon Salvaje, Ghost, Los Caballeros de la Mesa Cuadrada eta Muerte Entre las Flores. Horrekin batera, The Rocky Horror Picture Show ikuskizunaren emanaldia gogoangarria izan zen abenduan.