Ertzaintza Moraza kaleko eraikin okupatura bueltatu da gauez
Asteazken gauean, 22:00ak aldera, Ertzaintza Moraza kaleko eraikin okupatura bueltatu da, goizean hiru atxilotu eta hainbat zauritu utzi dituen operazioa egin ostean. Poliziaren arabera, Erdialdean gertaturiko istilu batengatik joan dira identifikazioak egitera, eta operazio berriak goizekoarekin zerikusirik ez duela azpimarratu dio agente batek IRUTXULOKO HITZAri.
Ertzainek beste lau gazte eraman dituzte, eta batzuk deportatuak izateko arriskua dutela azpimarratu dute Modahara taldeko kideek. Etxebizitza alternatibarik ez duten gazte hauekin lan egiten duen kolektiboak uste du poliziaren operazioen atzean Moraza kaleko eraikina “puntu bero” bilakatzeko estrategia bat dagoela. Haien ustez, atxilotuak izateko beldurragatik gazteak barrura berriro sartu ez daitezela lortu nahi dute.
Operazioak iraun bitartean, hainbat herritar Moraza kalera joan ziren gazteei babesa adierazteko. Modahara taldeak prentsaurrekoa egingo du gaur, 11:30ean, eraikinaren kanpoaldean, gertatutakoaren berri eman eta hurrengo deialdiak zeintzuk izango diren ezagutzera emateko.
Jarraian, poliziak eraikineko bi gazte eraman dituen unea: