Koloretsu hasi dira Larratxoko jaiak
Urteroko legez, Indiatik datorren festan oinarritutako Holi festa koloretsuarekin eman diete hasiera Larratxoko jaiei. Haur, gazte zein helduek goitik behera koloreztatuta amaitu dute, plaza guztia busti duten koloretako hautsekin. Hasierako traka eta txupinaren ondoren bota dituzte airera hautsak, eta txaranga, buruhandi eta erraldoiekin auzo guztian zehar giroa jarri dute.
Jaiak ofizialki txupinarekin hasi badira ere, 17:30etik hasi dira motorrak berotzen auzoko haurrak, Mugi Boogie ikuskizunarekin. Asteburu osorako egitarau zabala prestatu dute, haur, gazte eta helduek gozatu dezaten.
Ekainak 7, ostirala
- 17:00 Azken urtean jaiotako haurrei zapia jarriko zaie plazan.
- 17:00 Haurrentzako txokolatada.
- 18:00 Zirika Zirkus, plazan.
- 19:30 Disko Festa Xabi Demper-en eskutik,plazan.
- 19:45 Erraldoi eta Buruhandiak Taupada Batukadarekin.
- 20:45 Zezensuzkoa.
- 23:00 RAP jaialdia: Sonderue / Danel + Blunstarr / SNKT / Liberal IM (after party) eskolan.
- 23:30 Helduen Danborrada herrikoia Arraiketai txarangak lagunduta.
Ekainak 8, larunbata
- 12:00 IX. Paella Txapelketa eskolako jolastokian.
- 17:00 Puzgarri eta jokuak txikientzako, eskolako jolastokian.
- 17:00 Showtime plazan: musika, dantzaldia, …
- 20:00 Erraldoi eta Buruhandiak Amarako dulzaineroek alaituta.
- 23:30 DJ RU plazan.
- 00:00 Rock Jaialdia: Anonimos / Kauce / Hail Noise; eskolako jolastokian.
Ekainak 9, igandea
- 10:30 Minimoto DMT erakustaldia eskolako jolastokian.
- 11:30 Herri Kirolak plazan.
- 19:00 Erraldoi eta Buruhandiak Arraiketai txarangarekin.
- 19:00 Parrapas erromeria taldea plazan.
- 21:30 Jai amaierako traka.
Ekainak 10, astelehena
- Haurren eguna: feriak prezio herrikoiak izango dira.