Udako egitaraua aurkeztu du Donostia Kulturak
Uda honetan Viktoria Eugenia Antzokian, Viktoria Eugenia Klub aretoan, Antzoki Zaharrean eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan egongo diren helduentzako emanaldien egitaraua aurkeztu du Donostia Kulturak. 26 ikuskizun egongo dira guztira; 21 antzezlan, 3 kontzertu, dantza emanaldi bat eta magia saio bat. Txanogorritxotik otso emera eta Losers antzezlanak dira udako estreinaldi nabarmenak.
Ikuskizunetarako sarrerak Viktoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan edo Donostia Kulturaren webgunean eskuratu daitezke. Egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke.