Elkarretaratze jendetsua egin dute Moraza kaleko gazteei babesa adierazteko
Ehundik gora izan dira goizean udaletxean Moraza kaleko eraikin okupatuko gazteei babesa agertzeko bildu diren herritarrak. Modahara taldeak eta Letaman gaztetxeak deituta, elkarretaratzea egin dute Ijentea kalean, asteazkenean emandako gertakariak azaldu eta Amarako eraikinean bizi diren gazteen duintasuna babesteko.
Agerraldian, arabiarrez, gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako pankarta zabaldu dute, Arrazismoaren aurrean elkartasuna antolatzen leloarekin. Pankartaren atzean, berriz, Ertzaintzaren operazioak gazteei eragindako zaurien argazkiak eta eraikin okupatuaren irudiak erakutsi dituzte.
Jarraian, Modaharako kideek elkarretaratzean eginiko adierazpenak: