Majarenasen erasotzailearentzat espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak
Sara Majarenas eta haren alabaren erasotzailearentzat 30 urteko espetxe zigorra eskatu Fiskaltzak. Valentziako Lurralde Auzitegiaren esku dago auzia, eta gaur egin dute auzi saioa Berria egunkariak jakinarazi duenez. Zigor eskaera handian eta akusatuak ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta, hura espetxeratzeko ere eskatu dute bai fiskalak eta baita akusazio partikularrak ere.
Majarenasen abokatua bat etorri da zigor eskaerarekin, besteak beste, erasoa familiako adingabe baten aurkakoa izan zelako eta, aldi berean, baita Majarenasen aurkakoa ere. Hala ere, zehaztu du onura penitentziarioen aldekoak direla, horiek formazio saioekin lotura badute. Dena den, zigorra beteta ere, segurtasun neurriak beharrezkoak liratekeela nabarmendu du. Hala nola, Euskal Herrian sartzeko debekua eta kontrol telematikoa.
Egun behin-behinean aske dago erasotzailea, eta urruntze aginduaz gain pultsera telematiko bat ere badarama. Majarenasen senideek atzo jakinarazi zuten erasotzailearen pultsera telematikoak huts egin duela hirutan. Egoera hori aintzat hartuta, akusazio partikularrak eskatu du espetxeratu dezatela erasotzailea, sententzia eman artean. Aldiz, behin-behineko askatasunaren alde egin du defentsak, beti ere egun indarrean dauen kontrol neurrieu eutsiz, alegia, eskumuturreko telematikoa eta urruntze agindua.