Subizi gaua egingo dute Egiako Plaza Haundin, ekainaren 23an
San Joan bezpera ospatzeko proposamen berri bat landu eta antolatu du Egia Bizirik auzo elkarteak. Hilaren 23an Subizi eguna egingo dute Plaza Haundin. Arratsaldetik gauerdira bitarte jarduera ugari antolatu dituzte, sua piztu aurretik eta ondoren.
Emakumeen parte hartzea sustatzeko, iaz, San Joan suaren festa aldatzea erabaki zuten. Emakumeak izan ziren protagonista. Aurten, ordea, udako solstizioarekin lotu dute, eta parte hartzea irekia da. Horrela, haur, gazte eta helduei parte hartzeko deialdia egin zieten duela bi hilabete, eta dagoeneko 200 lagun inguruk eman dute izena. Hilaren 20an San Joan bezperako dantzen entsegu orokorra egingo dute Aitor ikastolan, 19:00etan.
Egitaraua
- 19:00. Tortillen aurkezpena.
- 19:30. Tortilla lehiaketa.
- 20:00. Afari-merienda: oilasko laurdena, tortilla pintxoa eta ogia 6 euroren truke.
- 20:30. Dantzaldiaren hasiera Xabi Arakama hirukotearekin.
- 21:30. Lore-sorten banaketa: 2 gehienez.
- 22:00. Haur eta gaztetxoen ontzi-dantza.
- 22:15. Su inguruko festa herrikoia: dantza, kantu, irrintzi, …