PP-ren udal taldea soilik gizonez osatuko da Mikel Lezama hirugarren zinegotzi gisa hartu ostean
PP-k gaur jakinarazi duenez, Mikel Lezama izango da alderdi popularraren udal taldeko hirugarren zinegotzia. 26 urteko gazte donostiarra bosgarrena izan zen udal-hauteskundeetarako zerrendan, Ines Baroja eta Blanca Tejadaren atzetik, baina alderdian emandako azken aldaketen harira, udalbatza osatuko duten 27 zinegotzietako bat izango da larunbatetik aurrera.
Gauzak horrela, alderdi popularraren udal taldea soilik gizonez egongo da osaturik. Antza denez, Barojak eta Tejadak boluntarioki egin diote uko hauteskundetako zerrenda jarraituz zegokien postuari, PP-k jakinarazitakoaren arabera.
Esteka honetan Donostiako Udaleko udalbatza osatuko duten 27 zinegotzien izenak kontsultatu daitezke.