Carla Bautista fitxatu du Realak

Azken denboraldian utzita aritu da Realean Carla Bautista aurrelaria. Egindako ekarpena dela eta, talde txuri-urdinak jokalari espainiarra fitxatzea erabaki du. Atletico Madril taldea utzi du eta 2021eko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du.
“Proiektua gustuko dut, eta hemen egon nahi dut”, adierazi du Bautistak. Pozik dago Realean jarraitu ahal izango duelako.
Fundacion Albacete taldean hasi zuen bere kirol ibilbidea, eta 2017an sinatu zuen Atletico Madrilekin. 19 urtez azpiko Europako txapelduna izan zen Espainiako selekzioarekin.