Emakume bat hil da Urgulletik Paseo Berrira amildu ostean
Pasealeku Berria. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) 65 urteko emakume bat hil egin da Urgulletik amildu eta Paseo Berrira erori ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazitako informazioaren arabera. Gertakaria 10:00ak aldera jazo da, eta inguruan zeuden lekukoek Ertzaintza abisatu dute segituan.
Polizia gertatutakoa ikertzen ari da, istripu bat edo suizidio bat izan den argitzeko asmoz.


