Errenteriako gizona hil zuen ustezko erasotzailea atxilotu dute

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizean atxilotu dute ustez igandean Grosen 61 urteko gizon bat hil zuen erasotzailea. Donostian atxilotu du Ertzaintzak, 11:30ak inguruan, Donostiako Udaltzaingoarekin egin duen ikerketaren ondorioz.
Igandean erasotu zuten Jose Luis Lancha errenteriarra, 10:00ak inguruan. Jasandako zauri larrien ondorioz astelehenean zendu zen. Gizonaren seme-alabek atzo Alderdi Ederren egin zen elkarretaratzean parte hartu zuten, eta gertatutakoaren xehetasunak eskaini zituzten. Lekukoek adierazi dutenez, gizonak norbait atzetik segika zuen, eta hark egin zion eraso bultza eginez. Erasoa kamera batek grabatu zuen, eta senideek esan zuten erasotzailea nor den argi ikusten dela.