'Portu' jokalaria fitxatu du Realak

Realak eta Gironak aurreakordioa lortu dute Cristian Portugues ‘Portu’ jokalariak talde txuri-urdinean joka dezan. 10 milioi inguruko ordainduko dituzte, hainbat epetan. Aldi berean, Realak akordioa lortu dute Murtziako futbolariarekin 2024ko ekainaren 30a bitarte. Hegaleko jokalari azkarra da ‘Portu’. Hurrengo egunetan jakinaraziko dute aurkezpen ofiziala noiz izango den.
Datorren denboraldirako laugarren fitxaketa da espainiarra. ‘Portu’-rekin batera, Alex Remiro atezaina, Modibo Sagnan atzelaria eta Alexander Isak aurrelaria fitxatu ditu Realak.