Errefuxiatuen aldeko erakusketa bat jarri dute Egiako pasadizoan
Errefuxiatuen Munduko Egunarekin bat eginez, erakusketa bat estreinatu du SOS Arrazakeria erakundeak Egiako pasadizoan. Europara iristeko bidean hil diren 35.597 pertsonen izenen zerrenda dago ikusgai pasadizo guztian, eta uztailaren 8ra arte ikusi ahal izango da.
Herritarrek “gaur egun gertatzen ari den tragedia handienetako batean” arreta jartzeko helburua du erakusketak, eta baita Europar Batasuneko migrazio politikek duten eraginaz jabetzekoa ere. “Ezin diogu egoera horri bizkarra eman, eta erakusketa hau bitarteko dela errealitate hori Donostiarren begien aurrean jarri nahi izan dugu”, adierazi dute erakusketaren antolatzaileek.