Fito Rodriguezek 'Izendegi Hutsa' poesia liburua aurkeztuko du Grosen
Fito Rodriguez idazleak Izendegi hutsa bere lehen poesia liburua aurkeztuko du Donostian ekainaren 25ean. Donostian finkaturiko gasteiztarraren lanak 2018ko Ernestina de Campourcin Poesia Lehiaketa irabazi du, poesia eta filosofiaren arteko nahasketa batekin.
Obra berriaren aurkezpena Koldo Izagirre idazleak eta Rodriguezek berak egingo dute, 11:30ean, Groseko Pandora tabernan. Leku berean, duela bi hilabete, “Fake News”-ak, ez dira atzo goizekoak saiakera liburua ere aurkeztu zuen idazle gasteiztarrak.
Bere azken liburuaren harira, Irutxuloko Hitzak elkarrizketa egin zion Rodriguezi maiatzean, Hamabietan bermuta atalean gezurraren erabileraren inguruan hausnartzeko.