Nogen taldeak egin du Atlantikaldiaren abestia
Errenteriako Udalak antolatzen duen Kultur Topagune eta Musika Jaialdia da Atlantikaldia. Aurten, seigarrenez egingo dute irailaren 19tik 22ra, eta Marea Bizia izango da leloa. Donostiako Nogen taldeak egin du Marean izeneko Atlantikaldiaren abestia.
“Beraien nortasun bilakatzen ari den pop-folk urbanoa oinarri hartuta sortu du taldeak Atlantikaldiaren abestia”, antolakuntzak azaldu duenez. Hitzak Beñat Gaztelumendi bertsolari donostiarrak idatzi ditu, eta Usurbilgo Higain estudioan grabatu dute Haritz Harreguyrekin.