Suaren bueltan festa egingo dute
Parte Zaharreko Konstituzio plazan izango da ekitaldi nagusia hilaren 23an. Auzoetan ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte igande iluntzerako.
Udal agintarien soka dantza egingo dute Konstituzio plazan, 19:00etan. Alkateak, zinegotziek, Goizaldi taldeko dantzariek eta udaleko txistulari taldeak parte hartuko dute. Ondoren, erromeria egingo dute, eta San Joan sua piztuko dute. Auzoetan ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte igande iluntzerako.
1_Gros. 20:00etan hasiko dituzte San Joan bezperako jarduerak Saguesen, Queimada galiziar bat eginez. 20:30ean lore banaketa egingo du Bagera elkarteak, ohitura zaharra berreskuratuz. Queimadarekin ondo berotuta, euskal dantzak egingo dituzte 21:00etan. Sua piztuko dute 22:00etan, eta 22:30ean Iratzar taldeak kontzertua eskainiko du. Bestalde, 17:00etatik 23:00etara sardina jana egingo dute.
2_Egia. Subizi Gaua egingo dute Egian. Plaza Haundin elkartuko dira auzotarrak 19:00etan tortilla lehiaketa egiteko, eta onenek sariak jasoko dituzte 19:30ean. Afari-merienda egingo dute 20:00etan, eta tripa ondo bete ondoren, Xabi Arakama hirukoteak kontzertua emango du 20:30ean. Bagera elkarteak loreak banatuko ditu 21:30ean, eta 22:00etan ontzi-dantza egingo dute auzoko haur eta gazteek. Bukatzeko, suaren inguruko festa herrikoia egingo dute 22:15etik aurrera.
3_Bidebieta. Allende parkean izango dira San Joan bezperako usadioak Bidebietan, eta han ere lore sortak banatuko dituzte Bagera elkarteko euskaltzaleek. 17:00etan haurrentzako jarduerak egingo dituzte. Gau aldean, 20:30ean, parrilladaz gozatuko dute auzotarrek, eta 00:00etan piztuko dute sua.
4_Parte Zaharra. 10:00etan sua muntatuko dute Pasealeku Berrian. 17:00etan auzoko belaunaldien arteko ginkana egingo dute. Ondoren, 19:00etan, sorgin dantza eta akelarrearen entsegua egingo dute Pasealeku Berrian, eta 22:00etan piztuko dute sua.
5_Ibaeta. 20:00etan hasiko dira Zapatarin auzoa girotzen sardina janarekin, umeentzako jolasekin eta berbenarekin. Ondoren, 22:30ean, sua piztuko dute.
6_Amara Berri. 18:30ean hasiko da auzoko sorginen kalejira, Ilunki elkartetik. Ikasbide K.E.ko San Joan abesbatzaren eta txistularien kantu jirak jarraituko die, 19:30etik aurrera. Azkenik, 22:30ean piztuko dute sua, eta herri dantza eta zezensuzkoa egingo dituzte. Gainera, helduek kafea eta kopa hartuko dituzte.
7_Aiete. Arratsaldean hasiko dira jarduerekin, 18:00etan egingo baitute sorgin ikastaroa, eta 19:00etan santzak entsegatuko dituzte auzotarrek. 20:00etan sardinak eta taloak jango dituzte, eta tripa ondo bete ondoren, sua piztuko dute 21:30ean.
8_ Amara. Easo plazan egingo dituzte jarduerak. 18:00etan hasiko dira sua prestatzen. Bestalde, 19:00etan, txokolate jana egingo dute. Ordu erdi beranduago, soka dantza eskainiko du Eskola haur dantza taldeak. III. Amarako Toka txapelketa 20:00etan izango da, eta 22:00etan zezensuzkoa. Azkenik, sua 22:30ean piztuko dute.
9_Txominenea. Uda festa antolatu dute goizetik gauerdira bitarte. Haurrentzako jolasak eta eskulanak egingo dituzte 11:30etik 13:30era. Paella herrikoia antolatu dute eguerdirako. 16:00etatik 19:30era puzgarriak egongo dira txikienentzako. 20:00etan hasiko dute suaren prestaketa, eta 22:00etan piztuko dute sua.
10_Intxaurrondo. Bernart Etxepare plazan izango dituzte ospakizunak. 17:00etan txalaparta eta adarra joko dituzte, eta traka botako dute. Arratsaldean zehar txokolatea jateko, musika entzuteko zein dantzatzeko aukera izango dute auzotarrek, eta 22:00etan sua piztuko dute. Ondoren, berbena, zezensuzkoa eta azken traka egongo dira.
11_Herrera. Jaietako hirugarren asteburuaren parte da Herrerako San Joan sua. 19:00etan triki poteoa egingo dute, eta 20:30ean afari herrikoia. Sua piztuko dute 21:30ean, eta dantza egingo dute inguruan. Zezensuzkoa hasiko da 23:00etan, eta Luisito eta Luisita DJ-ak 23:15ean.
12_Antigua. Txirain elkarteko atarian egingo dituzte jarduera guztiak. 12:00etan haurren toka txapelketa egingo dute, eta 13:00etan helduen txanda izango da. Pintxo dastaketa egingo dute 14:00ak arte, eta buruhandiak ibiliko dira Matia kalean 19:00etatik aurrera. 20:00etan auzotarren San Joan koruak eta trikitilariak aterako dira kalera, eta 22:00etan sua piztuko dute Gaskonia plazan eta erromeria egingo dute.
13_Igeldo. Goiz hasiko dituzte jarduerak. 10:00etan Igeldoko 39. igoera herrikoia krosa egingo baitute. 12:15ean umeen txanda izango da, eta II haurren krosa egingo dute. 17:00etan txaparroak prestatuko dituzte, eta 18:30ean tira-txina txapelketa egingo dute. 20:00etan ogitarteko batzuk jan ondoren, koplariak irtengo dira 22:00etan eta sua piztuko dute.
14_Loiola. Dantza, akelarrea eta sua egingo dituzte Lorategi hirian, 20:00etatik aurrera.
15_Altza. Oletako jaien barruan egingo dute San Joan sua. Diana herrikoiarekin hasiko dute eguna 8:00etan, eta egun guztian musikaz, antzerkiaz eta janariaz gozatu ondoren, Jarnd DJ-ak musika jarriko du 22:00etan. Azkenik, sua piztuko dute 00:00etan.
16_Añorga. 21:30ean piztuko dute sua.
17_Lorea. Frontoian egingo dituzte jarduera guztiak. Haurrek disfrutatuko dute 17:00etatik 19:00etara, egingo dituzten haur jolasekin. Erromeriaren txanda izango da ondoren, eta 20:00etatik 22:00etara sardina janaz gozatuko dute auzotarrek. Ondoren, sua piztuko dute.
18_Martutene. 18:30ean haurrentzako jolas herrikoiak egingo dituzte Sorgin-Zuloko plazan, eta 21:30ean piztuko dute sua.
19_Morlans. TAOaren aparkalekuan egingo dituzte jarduera guztiak. 19:00etan antzerkia egingo dute, eta 20:00etan parrillada. 21:00etan sorginak jaitsiko dira eta konjuroa egingo dute, ordu erdi beranduago sua pizteko.
20_Loiolako Erribera. Giusseppe Verdi plazan ospatuko dute San Joan bezpera. 19:00etan auzoko tabernetatik kalejira egingo dute, eta 21:00etan Ikasbideko dantza taldeak sorgin dantza egingo du. Ordu erdi beranduago, sua piztuko dute, eta 22:30ean zezensuzkoa aterako da.
21_San Roque. 11 zenbakia duen eraikinaren atzeko belardian piztuko dute sua 22:00etan.