TAO txartela duten herritarrek edozein gunetan aparkatu ahal izango dute udan
Donostiako Udalak jakinarazi du TAO txartela (Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria) duten hiritar guztiek, baimena izango dutela ibilgailuak aparkaleku mugatuko guneetako edozein sektoretan aparkatzeko. Uztailaren 1etik irailaren 30era egin ahalko dute hori, eta destinoko eremuko TAO txartela dutenen baldintza berak izango dituzte.
Udalak neurri hori hartu du udaran izango diren ekitaldi bereziak eta hirian egingo diren hainbat pelikulen filmatzea dela eta. Hala ere, jakinarazi dute egoiliarrek ezin izango dutela ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15′ eremuko guneak), araututako ordutegiaren barnean.