Udal gobernua osatuko duten ordezkaritzen akordioa onartu dute
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak gobernua osatuko duten ordezkaritzei buruzko akordioa onartu du. Gobernu Batzordeak, Eneko Goia alkatea buru duela, zinegotzi ordezkarien izendapen ofiziala onartu du.
Udal gobernu berriak ardurak honela banatuko ditu:
- Nekane Arzallus (Hirigintza Jasangarria eta Etxebizitza)
- Juanra Viles (Lehendakaritza eta Gobernantza)
- Jaime Dominguez-Macaya (Ogasuna eta Finantzak)
- Pilar Arana ( Mugikortasuna eta Garraioa)
- Jon Insausti (Kultura eta Euskara)
- Martin Ibabe (Hiri Segurtasuna, Babes Zibila eta Kirola)
- Aitziber San Roman (Gizartekintza)
- Ernesto Gasco (Garapen Ekonomikoa, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoa)
- Marisol Garmendia (Gune Publikoak eta Hiri Proiektuak)
- Enrique Ramos (Ekologia)
- Duñike Agirrezabalaga (Berdintasuna, Elkartasuna, Eskubide Zibilak, Hekuntza eta Gazteria)
Horiez gain, atxikitako beste bi zinegotzi egongo dira:
- Mariaje Idoeta (Auzo eta Proiektu Transbersalak, Lehendakaritza eta Gobernantza barruan).
- Miguel Angel Diez (Bide Publikoak, Gune Publikoak eta Hiri Proiektuen barruan).
Proiektu Transbertsalen Koordinadore Ordezkariaren kargua onartu dute, baina ordaindik ez dute arduraduna zehaztu.
Batzordeen osaketa
Hurrengo astelehenean osatuko dira legealdi berrirako Udalbatzako Batzordeak eta Batzorde Bereziak. 9:00etatik aurrera batzorde orokorretako presidente eta presidente ordeak aukeratuko dira: Ogasuna, Gune Publikoa, Hirigintza, Zerbitzu Orokorrak eta Pertsonen Zerbitzuak.Gainera, batzorde bereziak ere eratuko dira: Kontratazio Kontrola, Diru Kontuak eta Iradokizun eta Erreklamazioak. Azkenik, Giza Eskubideen batzorde ez iraunkorra eratuko da.