Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du igandeko erasoarekin lotura izan dezakeena
Igandean Grosen izandako eraso baten ondorioz hil zen Jose Luis Lancha errenteriarra. Asteazkenean pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak, ustezko erasotzailea izan zitekeena, baina aske utzi zuten ordu batzuk beranduago erasoarekin harremanik ez zuelako. Gaur, berriz, Udaltzaingoak erasoarekin lotura izan dezakeen beste pertsona bat atxilotu du.
Udalak jakinarazi duenez, atxiloketa astean zehar Udaltzaingoak Ertzaintzarekin lankidetzan egindako ikerketaren ondorioa da. Atxilotua Morlansko komisaldegian dago, eta hurrengo orduetan epaitegira eramango dute.