Udaltzaingoak lau ibilgailu hibrido berri erosi ditu
Renting sistemaren bidez eskuratu ditu Udaltzaingoak lau ibilgailu hibrido berriak, denak Toyota CHR hibrido SUV (Sport Utility Vehicle) motakoak. Martin Ibabek, Donostiako Hiri Segurtasuneko zinegotziak, eta Mikel Gotzon Santamariak, Udaltzaingoaren zuzendariak, aurkeztu dituzte auto berriak, eta “Udaltzaingoak bere flota modernizatu eta teknologizatzeko” apustuarekin jarraitzen duela adierazi dute. Ibaberen arabera, “eraginkorragoak izateaz eta erregaia aurrezteaz gain, hiriko unean-uneko informazioa ezagutu ahal izateko sistema daukate” ibilgailu berriek. Udalak ez du autoen kostu ekonomikoaren inguruko daturik eman.