Elkarrekin Podemos taldeak PPren 'pinkwashing'-a salatu du
Donostiako Udaleko udaleko alderdi guztietako hainbat zinegotzik agerraldia egin dute gaur goizean, eta adierazpen instituzionala aurkeztu dute LGTBI+ komunitatearen aldarrikapenekin bat egiteko. Agerraldian izan da Elkarrekin Podemos taldeko Aitzole Araneta bozeramailea, eta berak irakurri du adierazpena. Irakurketa amaitzean PPren jarrera kritikatu du Aranetak. Hain zuzen, gaur Donostiako PPk trans pertsonei buruko gaixotasun bat diagnostikatzen dietela salatzen duen adierazpen bat sinatu duen bitartean, atzo Eusko Legebiltzarrean kontrakoa esan zuela salatu du: “PPk bat egin du LGTBI kolektiboaren aldeko adierazpenarekin, eta atzo trans pertsonen despatologizazioaren aldeko legearen aldaketari ezezkoa eman zion”.
Aranetak gogorarazi du bi erakundeetan bozeramaile bera duela PPk, Borja Senper hain zuzen. Era berean, adierazi du PPren jarrera ‘pinkwashing’-aren adibidea dela: “PPk LGTBI eskubideekin salerosian aritzen da”. Azkenik, Aranetan Stonewalleko gertakariak ekarri ditu gogora, eta aldarrikatu du giza eskubideak eta duintasuna ez daudela salgai.