Santanderren abiatuko dute liga Arraun Lagunakek eta Donostiarrak larunbatean
Larunbatean liga berri bati ekingo diote Donostiako emakumezkoen bi traineruek. Arraun Lagunak eta Donostiarra Euskotren ligako lehian arituko dira udaran zehar, eta Orio eta Hondarribiarekin neurtuko dira. Lehen estropada Santanderren izango dute, eta bigarrena, berriz, Lekeition.
Gizonei dagokienez, Donostiarraren Euskolabel eta KAE 1 ligetako traineruek hasia dute aurtengo ibilbidea, eta lehen estropadetan lortutako emaitza onei jarraipena ematen saiatuko dira asteburuan.
Euskotren liga – Arraun Lagunak eta Donostiarra
- I. estropada: Santander, (Larunbata)
- II. estropada: Lekeitio (Igandea)
Euskolabel liga – Donostiarra
- III. estropada: Santander, (Larunbata)
- IV. estropada: Lekeitio (Igandea)
KAE 1 liga – Donostiarra
- IV. estropada: Baiona (Larunbata)