Hiru jai auzorik jendetsuenean
Amara Berrin urtean zehar hiru jai antolatzen dituzte. Amara Osinaga zonaldean Karmengo festak antolatzen ditu Amara Berriko Auzo Elkarteak, uztailaren 16ko eguna oinarri hartuta, hango kale gehienek itsasoarekin lotura zutelako. Itsasoarekin lotura du ere antolatzaileek nabarmendu duten jarduera: urteroko sardina jana. Auzotarrek bereziki atsegin duten jarduera da, eta indar berezia jartzen dute urtez urte mantentzeko. Belaunaldi guztiek parte hartzen dute, eta aurretik, gainera, Larrain dantza dantzatzen dute; bizilagun orok izaten du dantzatzeko aukera.
Superxagu jai batzordeak antolatzen ditu Amara Berriko jai herrikoiak, eta urriaren hasiera aldean egiten dituzte. Hiru jarduera nabarmendu dituzte jai batzordekoek. Alde batetik, Amara Berriko danborrada, jaiei hasiera ematen dien jarduera, eta dagoeneko oso errotuta dagoena. Bestetik, paella txapelketak ere berebiziko garrantzia du, izan ere, Donostiako Udalak ilegaltzat jotzen zituenean ohitura mantentzen saiatu ziren. Azkenik, eskola arteko horma irudi herrikoia nabarmendu dute: auzoko eskoletan Superxaguren ipuina lantzen dute, eta denen artean horma irudi margotzen dute, gune ilunen bat alaituz.
Ikasbide kultur elkartearen Amara Berriko jaien bereizgarriak, aldiz, bi dira: kirola eta gastronomia. Pilota, toka txapelketa, herri kirolak eta haurrentzako futbol txapelketa dira urtero antolatzen dituzte- nak. Bestalde, gastronomiak garrantzia berezia du Ikasbidek antolaturiko festetan. Azken urteetan ezaguna egin da bazkari solidarioa, baina nabarmentzekoak dira ere paella eta tortilla lehiaketa.