Ramon Saizarbitoria idazlearekin solasaldia egingo dute EHUko Udako Ikastaroetan
(Argazkia: Joseba Parron) Egunero hasten delako 50 urtez programaren saio garrantzitsuenetako bat egingo dute ostegunean, hilaren 4ean, Miramar jauregian (19:00). Egunero hasten delako nobelaren argitalpenaren 50. urteurrenaren harira, Mikel Aierbe ikertzaile eta EHUko irakasleak Ramon Saizarbitoria elkarrizketatuko du. EHUko Udako Ikastaroen barruan izango da solasaldia, Donostia Kulturarekin lankidetzan. Sarrera librea da, baina helbide honetan eman behar da izena.
Eleberriaren aurrekarien, idazketa prozesuaren eta testuinguruaren inguruan ariko da Aierbe Saizarbitoriarekin. “Nobela hori funtsezkoa izan zen euskal literaturaren berrikuntzarako, eta era berean, Lur taldea izenekoarenemaitza nabarmenetakoa”, azpimarratu dute antolatzaileek.
Egunero hasten delako 50 urtez Donostia Kulturak antolatutako programazioa da, 2019ko urte osoan zehar luzatuko dena eta liburuaren urteurrena omentzea eta berrikustea helburu duena. Euskal literaturan mugarria izan zen liburua egungo begietatik begiratzeko modu bat, iragan haren inguruan hausnartzeaz ez ezik, egungo munduaz pentsatzeko beste modu bat.

