37 urteko historia duen beste komertzio batek ostiralean izan zuen bere agurra. Gipuzkoa plazako arkupean eginiko festarekin, Itziar belar-dendak azken aldiz ireki zizkien ateak bere bezeroei, jabe berri batek saltokiaren eraikin osoa erosi eta bertan eraberritze lanak egingo dituelako.