'Respirando fuego' liburuaren aurkezpena
Respirando fuego. En las entrañas de la lucha kurda por la supervivencia liburua aurkeztuko dute Donostiako Liburu Azokaren baitan, Kaxilda liburu-dendaren ekimenez. Donostiako Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo kaleko aretoan izango da, 19:00etan. Karlos Zurutuza eta David Meseguer kazetariek Kurdistanen bertatik bertara bizi eta ikusitakoekin osatu dute liburua. Aurkezpenean egongo dira egileak eta ostean liburuaren aleak sinatuko dituzte.
Irutxuloko Hitzak Zurutuza elkarrizketatu zuen 2017an, Ekialde Hurbilak, muinak eta ertzak liburuaren harira.