Sute bat piztu da Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batean
Oraindik argitu gabe daude arrazoiengatik, 12:30ak aldera sute bat piztu da Parte Zaharreko Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batean. Bestelako operazio baten harira hor inguruan lanean ari ziren suhiltzaile batzuek ikusi dute kea, eta segituan ekin diote sua itzaltzeari.
Sutea kaleko 40. zenbakian piztu da, Tiburcio tabernaren alboan, baina sugarrak Portu kaleko beste etxebizitza batera hedatu dira gero eraikinaren patiotik. Zorionez, suhiltzaileak garaiz heldu dira eta egoera kontrolpean dute dagoeneko. Udalak jakinarazi duenez, sua guztiz itzali dute jada, eta orain kea eraikinetik kanporatzen ari dira, suteak eragindako kalte materialak aztertzeko. Ez da zauriturik egon.