Udazkeneko eta neguko kontzertuen aurrerapena
Hurrengo udazkeneko eta neguko musika ekitaldien egitarauaren aurrerapena plazaratu du Donostia Kulturak. Victoria Eugenian, Victoria Eugeniako Club Aretoan izango dira iragarritako kontzertuak, 2019ko urritik 2020ko martxora bitartean.
Honako hauek dira, besteak beste, iragarritako kontzertuak: Migel Poveda (urriaren 6an), Mary Halvorson (urriaren 10ean), Rafael Berrio (urriaren 13an), Dorian Wood (azaroaren 3an), Olatz Savador (azaroaren 24an), Judith Jauregi (abenduaren 18an), Eñaut Elorrieta (abenduaren 22an), Morgan (abenduaren 30ean), Nøgen (urtarrilaren 5ean), Coque Malla (otsailaren 22an) eta Tindersticks (martxoaren 14an).
Kontzertu bereziak
Olatz Salvadorrek Zintzilik bakarkako bere lehen diskoaren aurkezpen bira amaituko du azaroaren 24an Victoria Eugenian taldearekin batera emango duen kontzertuan. Era berean, Nøgen taldeak ikus-entzunezkoekin tartekatuko du urtarrilaren 5eko kontzertua, azken hiru urteetako ibilbidea kontatuz.
Xehetasun gehiago eta sarrerak erosteko aukera Donostia Kulturaren atarian topa daitezke.