Universitat Oberta de Catalunyak bulego bat irekiko du Donostian
Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako ikasleei arreta eskaintzeko, bulego bat irekiko du bihar, uztailak 5, Donostian Universitat Oberta de Catalunyak (UOC). Bartzelonan kokatuta dagoen online unibertsitate bat da UOC, eta Tabakalerako Impact Hub gunean. Unibertsitate katalaneko hiru probintzietako ikasleak %300 handitu dira azken bost urteetan, guztira 1.000 baino gehiago izanik. Ikasleen %37 Gipuzkoakoa da.
Ricard Gimenez UOCko ordezkariaren arabera, bulego berri honek “unibertsitatea Gipuzkoako enpresa eta erakundeetara hurbilduko du, gipuzkoarren hobekuntza pertsonal eta profesionalaren alde egingo du eta unibertsitateko ikasle eta graduatuei tratu pertsonalago bat” emango die.
Munduko 90 herrialde desberdinetako ikasleak ditu UOCk eta bulegoak ireki ditu Espainiako estatuko hainbat hiritan, Mexikon eta Colombian. Bestalde, Donostiakoa ez da Euskal Herriko bulego bakarra izango, Bilbon ere badauka eta.