Aiete pasealekuko abiadura gehiago mugatzea eskatu dute auzotarrek trafiko istripu baten harira
Aieteko Bizilagunen Elkarteak Aiete pasealekuko abiadura-maximoa orduko 30 kilometrora mugatzea eskatu du, ostiral arratsaldean auto batek eta motor batek izandako istripuaren harira. Motor-gidaria anbulantzian eraman behar izan zuten osasun zerbitzuek, eta gertaturikoa zonaldearen arriskugarritasuna nabarmentzeko baliatu dute auzotarrek.
Antza denez, auzo elkarteak hainbatetan salatu du Aieteko jauregiaren loretegien alboko errepidean doazen autoek sarritan abiadura handia hartzen dutela.
Udalak bidegorri berri baten proiektua onartu du pasealekurako, eta abiadura moteltzen lagundu dezaketen hainbat neurri aurreikusten ditu hor: semaforoak, autobus geltokiak, estuguneak… Obra datorren hilabetean hasiko dela iragarri die udalak auzotarrei