[Irudiak] Oilasko biltzaileek eman diote hasiera Añorgako festari
Modu ezin hobean hasi dituzte Karmengo jaiak Añorgan: gogotsu dantzan eta sabela ongi beteta. Goizean goizetik, oilasko biltzaileek euren ibilaldia egin dute etxez etxe, trikitiaren doinuarekin batera hamaiketakoak han eta hemen dastatzen.
Aspaldiko ohitura duela zenbait urte berreskuratu zuten auzotarrek, eta egun, adin guztietako lagunak dira urtero Añorgan gora dantzatzera doazenak. Oilasko biltzaileek utzitako irudiak bildu ditu Irutxuloko Hitzak bideo eta argazkietan: