Alerta laranja eman dute prezipitazioengatik, gaurko eta biharko
Prezipitazio handiak direla eta, alerta laranja ezarri du gaurko eta biharko Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak. Donostiako Udalak jakinarazi duenez gaur, hilaren 8an, 21:00etatik 24:00ak arte ezarriko dute; bihar, berriz, 00:00etatik 3:00etara. Ondoren, eta eguerdira arte, abisu horia ezarriko dute berriro. Metereologia Zuzendaritzak aurreikusi du EAEko zenbait tokitan ordubetean metro koadroko 30 litro baino gehiago pila daitezkeela.
“Asteartearen lehenengo partean ezegonkortasuna handia izango da oraindik, eta zaparrada trumoitsu mardulak bota ditzake. Eguerdi aldera atertzera egingo du eta arratsaldea aurrera joan ahala ostarteak zabalduko dira”, jakinarazi du Euskalmetek bere sareetan.