Crocosmia landare inbaditzailea kentzeko auzolana egin du Haritzaldek Ulian
Larunbatean, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak auzolana egin zuen Ulian Crocosmia landare inbaditzaileak kentzeko helburuarekin. Kulturak Batzen elkartearen laguntzarekin, hainbat herrialdetako 30 bat lagun bildu ziren lanerako, eta erretiratutako landareekin guztira 19 zaku bete zituzten.
Hegoafrikan jatorria duen landare honen hedapena ikaragarritzat jo dute Haritzaldeko kideek, eta bere aurkako borrokan lau urte daramatzatela gogoratu dute. Elkarteak Uliatik urtero milaka Crocosmia erauzten dituen arren, landarea berriro hedatzen da mendian.