Traineru donostiarren lan ona Orio nagusi izan den asteburuan
Eusko Label zein Euskotren ligan, Orio izan da nagusi asteburuan A Coruñan eginiko bi estropadetan. Traineru donostiarrak, ordea, ongi aritu dira lehian, garaipenik lortu ez badute ere.
Estropada irabazteko gertuen ibili dena Donostiarra izan da, gizonezkoetan. Larunbatean seigarren izan ostean, igandean donostiarrak euren txandako lehenak izan ziren, eta sailkapen orokorrean soilik Hondarribia izan zen azkarragoa.
Euskotren ligan, berriz, Arraun Lagunakek Oriorekiko tarte pixka bat galdu zuen sailkapen nagusian, bi estropadetan bigarren izan ostean. Donostiarrak bere aldetik, hirugarren amaitu zuen larunbatean zein igandean.
KAE 1 ligan, azkenik, Donostiarrak sailkapenean gora egitea lortu du Plentziako estropadan eskuratutako hirugarren postuari esker.
Jarraian, Donostiako traineruak dituzten hiru liga nagusien sailkapenak:
Euskotren liga, sailkapen nagusia – IV. estropada
- Orio 15
- Arraun Lagunak 13
- Donostiarra 7
- Hondarribia 5
Eusko Label liga, sailkapen naugsia – IV. estropada
- Orio 67
- Hondarribia 61
- Santurtzi 57
- Zierbena 56
- Donostiarra 54
- Urdaibai 45
- Kaiku 31
- Ondarroa 30
- Cabo 29
- Lekittarra 15
- San Pedro 12
- Astillero 11
KAE 1 liga, sailkapen nagusia (I. taldea) – V. estropada
- Zarautz 58
- Deustu-Bilbo 54
- Donostiarra 44
- San Juan 44
- Arkote 38
- Pedreña 36
- Getaria 34
- Camargo 28
- Zumaia 21
- Santoña 18
- Hibaika 9
- Lapurdi 6