Kolonbiako Juventud Rebeldeko kide baten hitzaldia antolatuko du Askapenak Grosen
Asteazkenean, Askapenak Kolonbiako egoera errepasatzeko solasaldia egingo du Groseko Hondarpe auzo elkartean. Ekitaldirako, Kolonbiako Juventud Rebeldeko kide bat gonbidatu dute, herrialde latinoamerikarreko errealitatea bere ahotik ezagutzeko.
Hitzaldiarekin batera, Askapenak prestatutako askariaz ere gozatu ahal izango dute parte hartzaileek. Solasaldia 20:00etan hasiko da.