Kontxako badian jokatuko den maila goreneko arraun jardunaldia aurkeztu dute
Larunbatean, hilaren 13an, Euskotren eta Euskolabel ligetako Donostiarra-Kaiarriba Amenabar banderak jokatuko dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen lehen mailako ligetakoak dira, hurrenez hurren. 18:00etan hasiko dira estropadak.
Gaur goizean egin dute banderen aurkezpena, eta emango diren beste bi sariren berri ematen dute. Batetik, Iñigo Aristegik emandako bi garaikur, estropada bakoitza irabazten duten bi traineruek jasoko dutena. Bestetik, Portaletas Peñaren saria, estropadetako bi ziaboga onenak – emakumezkoena eta gizonezkoena– sarituko dituena. Duela gutxi hil den Txusma Gerediaga Donostiarraren jarraitzailearen omenez sortu du saria Portaletas Peñak.