Beste Hitzak proiektuaren uzta aurkeztuko dute
Hizkuntza gutxituetako idazleentzako egonaldi-zirkuitu bat eratzeko asmotan sortutako programa da Beste Hitzak-Other Words. Donostia 2016k eta Donostia Kulturak abiatutako proiektu honek lau urte beteko ditu laster eta ibilbidean zehar sortutakoarekin hiru ekitaldi antolatu dituzte uztailean zehar.
Uztailaren 17an Bart Kingma frisiarrak bertsolaritzari buruz egindako Hizkuntza txikitu baten arrakasta dokumentala aurteztuko dute Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan, 19:00etan.
Utzailaren 19an Other Words antologia aurkeztuko dute Donostiako liburutegi nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Beste Hitzak egitasmoaren baitan hamar hizkuntzatan idatzitako 34 lan jasotzen ditu liburuak.
Uztailaren 26an Beste Hitzak proiektuan parte hartu duten euskal idazleek euren egonaldien berri emango dute Pasai Donibaneko Kulturgunean, 19:00etan.