Bera Berak Eibarren jokatuko du Espainiako Superkopako finala
Abuztuaren 31n jokatuko da emakumezkoen Espainiako Superkopa, Eibarko Ipurua kiroldegian (18:30). Bera Bera kopako txapelduna eta Rocasa Kanaria Handia ligako irabazleak ariko dira aurrez aurre.
Donostiako eskubaloi taldeak pozik dago hautaturiko lekuarekin eta Gipuzkoan jokatzearen garrantziarekin. “Gure asmoen artean emakumeen eskubaloia Gipuzkoan zehar sustatzea da”, azaldu du Tati Garmendia arduradunak. Superkopa Eibarren izatea oso albiste ona dela gaineratu du, herria eskubaloiari oso lotua dagoelako. Hori dela eta, Berak Berak autobusa antolatuko du Donostiatik.
Espainiako Superkopako hamargarren finala izango da Donostiako eskubaloi taldearentzat. Orain arte zazpi irabazi dituzte: 2008, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2018 urteetan. Aldiz, bi galdu dituzte, 2007an eta 2009an. Bestalde, Bera Berak Rocasa gainditu du jokaturiko hiru finaletan: 2013, 2014 eta 2015ean.