Hemen dira
Aurtengoan ere heldu dira, munduko hamaika txokotatik etorriak. Urtean behin egiten dituzten migrazio ibilbideek gurera ekarri dituzte beste behin ere, hiria kolorez betetzeko. Multzotan mugitzen dira hirian zehar, helduenek kumeak zaintzen dituztela, urertzak dituzte gustuko: hondartzak, Urumearen bazterrak, itsasoaren magaleko pasealekuak. Uda heldu den seinale.