Festak amaitzeko, ikuskizun piromusikala egingo dute Kontxan
Abuztuaren 10etik 17ra, zazpi suetxe lehiatuko dira Aste Nagusiko su artifizialen nazioarteko lehiaketan. Hasiera ikusgarriena egiten duen suetxearentzat saria izango da, iaz bezala; lehen bi minutuetan Kontxako plataformatik botako diren su onenak sarituko dira.
Iaz harrera ona izan zuela eta, aurten ere ikuskizun piromusikala egingo dute Aste Nagusiaren azken egunean, Ricasa suetxe valentziarrarena. Jon Insausti Kultura zinegotziak adierazi du iaz guztira 650.ooo ikuslek gozatu zutela Aste Nagusiko suak ikusiz, eta aurten ere marka horri eustea espero dutela.
EGITARAUA.
Su Artifizialen 56. Nazioarteko Lehiaketa. Abuztuaren 10etik 17ra, Alderdi Eder eta Kontxako badian, 22:45ean.
Abuztuak 10, larunbata. Valecea piroteknia (Araba)
Abuztuak 11, igandea. Ciels en fete (Frantzia)
Abuztuak 12, astelehena. Scarsella Fireworks (Italia)
Abuztuak 13, asteartea. Vulcano piroteknia (Madril)
Abuztuak 14, asteazkena. Gironina piroteknia (Valentzia)
Abuztuak 15, osteguna. Ip Innovative Pyrotechnik (Alemania)
Abuztuak 16, ostirala. Caballer anaiak (Castello).
Abuztuak 17, larunbata. Aste Nagusiaren amaiera: Ricasa suetxearen ikuskizun piromusikala (Valentzia).