"Nik ikusi izan ditut 25 itsasontzi inguru Donostiako kaian"
Kaiko oroitzapenak bizirik mantentzen laguntzen duen bizilagunetako bat da. IRUTXULOKO HITZAk elkarrizketatu du eta bideoan ikus daiteke laburpena.
Karmengo Amaren eguna da, eta arrantzale zein saregileak omenduko dituzte. Arrantzale ohia da Manuel Oliden (Donostia, 1941), eta 29 urtez Donostiako Kofradiako presidente izandakoa. Kaian bizi da, jaio zen leku berean, Aita Mariren omenezko eskulturaren alboko etxe batean, hain zuzen. Umoretsu baieztatu du «hankak aurretik» dituela aterako dutela bera kaitik.