Anoetako obretako langile bat 20 metroko altuera batetik erori da
Anoetako obretan lanean ari zen langile bat 20 metroko altuera batetik erori da, 18:50ak aldera, estadioaren egiturako estalki bat askatu ostean. Langilea iparraldeko tribunan ari zen lanean, eta osasun zerbitzuen hor artatu dute, ospitalera eraman aurretik.
Langile zaurituta dago, baina udalak jakinarazi duenez, kontziente zegoen ospitalera igo dutenean. Euskadi Irratiaren arabera, 51 urte ditu eta Palentziakoa da.
Ekainean, Anoetako obretan erregistratutako “gehiegikeriak, iruzurrak eta faltsifikazioak” azaleratzeko agerraldi bat egin zuen ELA sindikatuak, eta estadioaren birmoldaketa lanetan parte hartu duten hemezortzi enpresa salatu diduela jakinarazi zuen.
Suhiltzaileak eta udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari dira.