Urrezko Palma eskuratu zuen filma Zinemaldiko 'Perlak' sailean izango da
Publikoaren Saria eskuratzeko hautagai izango diren eta Perlak sailean ikusi ahal izango diren film batzuen izenak aurreratu ditu Donostiako Zinemaldiak. Horien artean dago, Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen filma: Bong Joon Ho zinemagile hego korearraren Parasite.
Canneseko sail ofizialean izan ziren beste bi pelikula ere aukeratu dituzte. Hala nola, Ladj Ly zuzendariaren Les Miserables eta Ken Loach zinegile ezagunaren We Missed You lana. Publikoaren Sariaren lehiatik kanpo ikusi ahal izango da Olivier Nakache eta Eric Toledano zuzendarien Hors Normes filma. Iragarritako filmen zerrenda osatzen dute ondorengoek: Oliver Laxen O que arde, Kantemir Balagoven Beanpole, Wang Xiaoshuai zuzendariaren Di jiu tian chang eta Alan Elliot zein Sydney Pollacken Amazing Grace. Azken biek Berlinalen parte hartu zuten.
Hurrengo asteetan, Perlak sailean parte hartuko duten gainerako izenburuen berri emango du Zinemaldiak.