Kolore eza
Kolorea informazio transmisorea da, ez soilik elementu estetikoa. Finean, gizakiak eta animalia batzuek duten pertzeptzio subjetiboa da, dena bezala. Argazkilaritzaren kasuan, kolorea erabiltzea edota grisetara jotzea, helburu estetiko edota kontzeptual baten baitako erabakia izan liteke. Bigarrenaren kasuan, ikusleari aukera emanaz, agian, aurrean duen argazkiaren interpretazioan, errealitate propioago bat sortzeko aukera.