Zubietako jaiak herritarren laguntzari esker antolatu dituzte
Hilaren 24tik 31ra izango dira Zubietako Santio Jaiak. Herritarren eta eragileen laguntza izan du jai batzordeak festak antolatzeko, eta eskerrak eman dizkiete. Hala nola, Pilota elkarteari, Zortzitan bertso eskolari, Guraso elkarteari eta guraso talde beterano zein berriagoari: “Oro har, mila esker herritar, festak aurrera ateratzen laguntzeagatik!”.
Zortzi eguneko egitaraua prestatu dute, jarduera ugari dituena eta parte hartzailea. Hona hemen, egunez egun, Santio Jaietako egitaraua:
Uztailak 24, asteazkena
- 19:00. Jaien hasiera: txupina eta buruhandiak. Jarraian Txosnen irekiera.
- 20:00. Txalagore taldearen emanaldia.
- 21:00. Herri afaria. Ondoren, Laiotz taldearen dantzaldia.
Uztailak 25, osteguna: Santio Eguna
- 09:00. Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
- 10:30. Meza. Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
- 18:00. Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote plazan.
- 19:00. Herri kirolen erakustaldia: Ernesto Ezpeleta eta Hodei Ezpeleta aizkolariak, Jokin Eizmendi harri-jasotzailea. Ondoren buruhandiak.
Uztailak 26, ostirala: Oilasko biltzaile eguna
- 06:00. Oilako biltzaileen irteera, Ane eta Olatz trikitilariekin alaituta.
- 14:30. Oilasko biltzaileen iritsiera.
Uztailak 27, larunbata
- 12:00. Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan. Ondoren, Eguerdian I. Bertso Txapelketako sari-banaketa.
- 15:00. Bazkari herrikoia (Kuadrila bakoitza ardura dadila bere bazkariaz).
- 18:00. Burrunba elektrotxaranga.
- 22:30. Larrian Gozo erromeria taldearekin dantzaldia. Ondoren, Zaparra taldearen kontzertua eta DJ Seymar & X2R.
Uztailak 28, igandea: Jubilatuen eguna
- 09:00. Meza.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
- 17:30. Patxi ta Konpainia taldearekin dantzaldia.
- 19:00. Sardin eta piper jatea. Ondoren, buruhandiak.
- 22:00. Bertsolariak: Maialen Akizu, Unai Mendizabal, Agin Laburu eta Iñigo Mantzisidor Mantxi. Gai-jartzailea: Zortzitan bertso eskola.
Uztailak 29, astelehena: Umeen eguna
- 10:00. Jolasen hasiera.
- 13:30. Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
- 16:00. Puzgarriak. Ondoren, txokolatada eta buruhandiak. Bukatzeko, apar festa.
Uztailak 30, asteartea: Gaupasa eguna
- 16:00. Mus Txapelketa. Izen-ematea 15:30ean.
- 16:30. Herri olinpiadak: herri kirolak, trebezia- eta buru-jokoak.
- 00:00. Kontzertuak: Kilimak, Gozategi eta DJ XD mixta.
Uztailak 31, asteazkena: San Inazio eguna
- 10:30. Meza.
- 11:30. Zubietarren arteko errebote partida.
- 14:00. Herri bazkaria.
- 18:30. Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak. Ondoren, buruhandiak.
- 23:00. Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.