Asteburu gorabeheratsua Donostiarraren traineruentzat
Gizonei dagokienez, Donostiarrak estropada ona egin zuen larunbatean Orion, bere txandako azkarrena izan eta sailkapenean laugarren postuan amaituta. Igandean, berriz, gauzak ez zitzaizkion hain ongi joan Sestaon, eta donostiarrak zazpigarren geratu ziren. Sailkapen nagusian, berriz, orain arteko bosgarren postuan mantendu dira, Urdabaigatik gertutik jarraituta.
Emakumeen kategorian, bestetik, ez zen sorpresa handirik egon. Izan ere, larunbateko estropadak orain arteko joera jarraitu zuten, Orioren garaipenekin eta Arraun Lagunaken eta Donostiarraren bigarren eta hirugarren postuekin, hurrenez hurren. Igandean, aldiz, Donostiarra ezin izan zen Hondarribiaren aurretik sailkatu eta azken postuan amaitu zuen estropada.
KAE 1 ligan, azkenik, asteburu gorabeheratsua izan du Donostiarrak. Larunbatean Marina de Cudeyon (Espainia) eginiko estropadan, donostiarrak ez ziren fin ibili eta zortzigarrenak izan ziren, soilik bost puntu eskuratuz. Igandean, ordea, ederki aritu ziren Errenterian, eta bandera ere irabaziko zuketen Deustuk ateratako 3 segundo-hamarreneko abantailagatik izango ez balitz.
Euskotren liga, sailkapen nagusia – VIII. estropada
- Orio 31
- Arraun Lagunak 25
- Donostiarra 13
- Hondarribia 11
Eusko Label liga, sailkapen nagusia – X. estropada
- Orio 110
- Zierbena 98
- Hondarribia 97
- Santurtzi 96
- Donostiarra 85
- Urdaibai 81
- Ondarroa 50
- Cabo 49
- Kaiku 46
- Lekittarra 27
- Astillero 21
- San Pedro 20
KAE 1 liga, sailkapen nagusia (I. taldea) – VIII. estropada
- Zarautz 90
- Deustu-Bilbo 86
- Donostiarra 68
- Getaria 67
- San Juan 61
- Arkote 60
- Pedreña 57
- Camargo 43
- Zumaia 39
- Santoña 28
- Hibaika 13
- Lapurdi 12